2008/11/24

OTSOA DATOR!!!!!

Hona hemen Otsoa dator ipuina.... Baina gaurkoan ez duzue entzungo Joanaren ahotik...Baizik eta begiak eta belarriak ondo ondo irekita ipuina ikusi eta entzuteko aukera izango duzue!!!






Gustatu zaizue?????

OTSOA GURE LAGUNA DA, EZ AHAZTU!

Gurasoen bisita!

Bisitak izaten dituzuela kontatu digu Perikok....

Ostiral batez medikuz bete zen Joanaren gela!





Gurasoak...animatu eta bisitatu haurren gela, seguraski gauza asko irakatsi diezaiokezuela!

2008/11/18

PERIKO TXUBELAIZUA

Ikusi dugunez, gelakide berri bat daukazue gelan!Nor ote da Periko ?????

Zeberioko errekan Martxeline txubelaizua bizi da. Zeberioko haurrek Euskara gutxi egiten duzuenez Martxeline triste dago. Hori dela eta, Periko oparitu dizue ezta????
Badakigu euskaraz hitz egiten duenak Periko etxera eramaten duela zaintzeko.


Beraz, ondo ondo zaindu Periko eta euskaraz hitz egin…Martxeline poz pozik jarriko da eta!
GURE PROIEKTUA: BURUHANDIAK!

Proiektuaren aurkezpena Joanaren eskutik:

- Ba al dakizue zer den Buruhandia?- galdetu zien Joanak.

- Haurrek baietza erantzun eta botatako ideiak paperean idatzi zituen irakasleak.



Hurrengo pausoa etxetik informazioa edo buruhandien argazkiak gelara eramatea izan zen. Horretarako, denen artean gurasoentzat ohar bat idatzi zuten, eginbeharra azalduz.

Argazkiak ikusi eta buruhandien ezaugarriak ezagutu ondoren, bakoitzak bere buruhandia paperera plazaratu zuten. Ondoren, denen artean buruhandi bat marraztu zuten.







Orain, buruhandi bat egiteko helburuarekin daude. Horretarako, zer behar den denen artean hitzartu eta bideari ekin diote!

2008/11/17

JOLASTUZ IKASI!

Ikusi ahal dituzue zenbat argazki eta zenbat kolore????

Zuentzako jolas bat prestatu dugu!

Badakigu jadanik oso ondo ezagutzen zaretela, bai zuen artean eta bai bakoitzak bere burua ere. Horregatik, zuen argazkiekin jolasari ekingo diozue!

2008/11/12

BIRZIKLATU!


Badakizue zer den webquest bat????Seguruenik denontzat hitz berria dela...

Baina lasai, behin ikusita azkar asko ulertuko duzue.

Birziklapenaren inguruan jolastu nahi baduzue sar zaitezte hona.

2008/10/30

Makinista

Egunero egunero makinista desberdin bat izango dugu klasean. Makinistak goizetako rutina saioa aurrera eramango du; hau da, borobilean jarririk banan banan haur bakoitza klasera etorri den edo ez galdetuko du:

- Azahar etorri da? Galdetuko du makinistak.
- Bai. - erantzungo dio Azaharrek.

Hau burututakoan, gelaran zenbat etorri diren zenbatuko ditu eta gauza berdina etxean gelditu direnekin.

Aurtengo berrikuntza bezala,haurrek zerrenda izenekin pasatzen dutela da.Iaz izenaren ondoan argazkia egoten zen eta horrela argazki bidez ezagutzen ziren baina aurten jadanik izena erreferentzi bezala izan behar dute.


Ondoren, eguraldia eta eguneko menua aztertuko ditu. Menua aztertzeko sukaldariarengana joaten da bisitan eta gelara iristean menua idazten du.

Azkenik, atsedenaldira irten aurretik, gaileta nahi duten galdetuko die ikaskideei banan banan:

- Gaileta nahi duzu?
- Bai. - erantzungo dio Nahiak.
- Erdia ala osoa? - Galdetuko du makinistak.


Bestalde, jateko orduan bera izango da trenaren makinista eta ikasgelatik urten aurretik dantza bat egingo dute gidaria bera delarik.

Aurkezpena.

Aupaaaa!gu Begoñe eta Maialen gara, Haur hezkuntzako 3. mailako ikasleak. Ikasgai baten blog bat egiteko egitasmoa aurkeztu ziguten eta guk Zeberioko Zubialde ikastetxea aukeratu dugu gutariko batek praktikum I bertan burutu zuelako.
Espero dugu blog hau zuon gustukoa izatea eta batez ere zuentzat erabilgarria.

Edozein zalantza, ohar zein kexa ondo etorriak izango dira, beraz, animatu eta blog hau burutzen parte hartu!

2008/10/27

Sentimentuak


Sentimentuak, hori da gure haurrak lantzen ari diren gaietako bat. Egunerokotasuneko sentimentuak, sentsazioak...

Haurren loaldia pakearekin harremantzen dugu gehienetan, baina haur askok gauean beldurra eta ametsgaiztoak izaten dituzte. Artikulu honek bi fenomeno hauek eta beraien ezaugarriak ezagutzeko aukera ematen digu.Gaueko beldurrek haurra erdi esnatzen dute, baina ez guztiz. Hau haurra loak hartu eta lehen bi orduetan gertatzen den fenomenoa da eta oihuek, izuak, urduritasunak eta abarrek ezaugarritzen dute. Egoera hau nahiko normala izaten da haurrak sei urte inguru betetzen dituen arte.

Ametsgaiztoek berriz, haurrak esnatu eta berriz ere lo egiteko beldurra sortzen die eta normalean hauek arrazoi ezagunik gabe sortzen dira. Nohizean behieneko ametsgaiztoak guztiz normalak dira adin guztietan (seigarren hilabetetik aurrera).

Beraz, bi fenomeno hauen nondik norakoak jakinda haurraren negarraren zergati garrantzitsu bat ezagutuko dugu.

2008/10/22

Noren urteguna ote da gaur?????

Argi daukagu urtegun guztiak ospatzen dituzuela eta inoz egunik ez ahazteko hemen daukazue egutegi bat!

Gainera aurten irteerak ere egingo dituzue ezta?Bilbora, Igorrera... Beraz, horiek ere gogoan izateko egutegia erabilgarria izango da!





2008/10/06

Santa Ageda




Santa Ageda, Agate Deuna edo Santa Agedako bezpera otsailaren 5aren aurreko egunean Euskal Herrian ospatzen den jaia da. Ohitura da egun honetan edo bezperan herrietan koplak kantatu eta diru edo janari eske ateratzea. Herri askotan makilekin ateratzen da kalera, lurrean joaz erritmoa markatuz. Beste herri batzuetan Kintoak ospatzen dira egun horretan.


Zorion, etxe hontako denoi!
Oles egitera gatoz,
aterik ate ohitura zaharra
aurten berritzeko asmoz.
Ez gaude oso aberats diruz,
ezta ere oinetakoz.
Baina eztarriz sano gabiltza,
ta kanta nahi degu gogoz.

Santa Ageda bezpera degu
Euskal Herriko eguna,
etxe guztiak kantuz pozteko
aukeratua deguna.
Santa maitea gaur hartu degu
gure bideko laguna.
Haren laguntzaz bete gentzake
egun hontako jarduna.

2008/10/01

HAUR HEZKUNTZA 3 urte



3 urte.....hori da gure haurren adina!
Baia zenbat sekretu eta misterio daude ezkutatuta 3 urte horietan?
Goazen ba adin eta etapa hori ezagutzera!!!!


Haur Hezkuntza 0-6 urte bitarteko haurrek jasotzen duten nahitaezkoa ez den hezkuntza etapa da. Honen helburu nagusia 0-6 urte bitarteko haurren premiei erantzutea da, honetaz gain haurrak bere gorputza ezagutzea, ingurune soziala ezagutzea, besteekin harremanetan jartzea eta hauen autonomia sustatzea lortu nahi dira etapa honetan.

Haur Hezkuntzako etapa hiru urteko bi ziklotan dago banaturik; lehen zikloa 0-3 urte bitartean jasotzen dena da, bigarren zikloa aldiz, 3-6 urte bitartean.

Haurrak ordura arte izan dituen harreman sozialak aldatu egingo dira Haur Hezkuntzan hasten denean. Ingurune berri bat da eskola haurrarentzat eta bertan adin bereko beste ume batzuk ezagutuko ditu. Hezitzaile edo irakaslearekin pasako ditu haurrak eskolan eguneko ordu gehienak, atxikimenduazko pertsonarekin igarotzen duen denbora murriztuz. Hau dela eta, kasu batzuetan eskolan hasteak gatazka egoerak sortarazten dizkie txikienei, honek beldurra, abandonu sentsazioak... sorrarazi baititzake. Haurrak egoera hau hobe asimila dezan, egokitze aldia egiten da gaur egun eskoletan.

Irakasleak kalitatezko harremanak ezarri behar ditu bere ikasleekin; segurtasuna, hurbiltasun fisikoa, maitasuna, konfiantza... sentimenduak transmititu behar dizkie.

Lehenengo Zikloa, 0-3 urte

Bizitzako lehen urtean haurrak oinarrizko funtzio sentsorialak garatzen ditu. Erreflexuaz jokatzetik ekintza boluntarioetara igaroko da urte bete inguruko haurra; ibiltzeko ekintza boluntarioa ikasiko du esate baterako.

Garai honetan haurrak inguruko pertsonekiko menpekotasun handia du. Eguneroko ekintzak burutzeko beharrezkoa du helduaren presentzia. Janzteko,lotarako,oheratzeko...helduaren laguntza beharrezkoa du. Adin honetako haurra ez da hitzen bidez komunikatuko; keinuak,soinuak edota jarrerak erabiliko ditu bere nahiak edota beharrak adierazteko.

Bigarren urtean haurrak oreka eta koordinazioan aurrera pausu handiak emango ditu. Beste haurrekin jarriko da harremanetan eta autonomia handiagoa eskuratuko du. Honetaz gain, esfinterraren kontrolerako urratsak ere ematen ditu.