2008/10/01

HAUR HEZKUNTZA 3 urte



3 urte.....hori da gure haurren adina!
Baia zenbat sekretu eta misterio daude ezkutatuta 3 urte horietan?
Goazen ba adin eta etapa hori ezagutzera!!!!


Haur Hezkuntza 0-6 urte bitarteko haurrek jasotzen duten nahitaezkoa ez den hezkuntza etapa da. Honen helburu nagusia 0-6 urte bitarteko haurren premiei erantzutea da, honetaz gain haurrak bere gorputza ezagutzea, ingurune soziala ezagutzea, besteekin harremanetan jartzea eta hauen autonomia sustatzea lortu nahi dira etapa honetan.

Haur Hezkuntzako etapa hiru urteko bi ziklotan dago banaturik; lehen zikloa 0-3 urte bitartean jasotzen dena da, bigarren zikloa aldiz, 3-6 urte bitartean.

Haurrak ordura arte izan dituen harreman sozialak aldatu egingo dira Haur Hezkuntzan hasten denean. Ingurune berri bat da eskola haurrarentzat eta bertan adin bereko beste ume batzuk ezagutuko ditu. Hezitzaile edo irakaslearekin pasako ditu haurrak eskolan eguneko ordu gehienak, atxikimenduazko pertsonarekin igarotzen duen denbora murriztuz. Hau dela eta, kasu batzuetan eskolan hasteak gatazka egoerak sortarazten dizkie txikienei, honek beldurra, abandonu sentsazioak... sorrarazi baititzake. Haurrak egoera hau hobe asimila dezan, egokitze aldia egiten da gaur egun eskoletan.

Irakasleak kalitatezko harremanak ezarri behar ditu bere ikasleekin; segurtasuna, hurbiltasun fisikoa, maitasuna, konfiantza... sentimenduak transmititu behar dizkie.

Lehenengo Zikloa, 0-3 urte

Bizitzako lehen urtean haurrak oinarrizko funtzio sentsorialak garatzen ditu. Erreflexuaz jokatzetik ekintza boluntarioetara igaroko da urte bete inguruko haurra; ibiltzeko ekintza boluntarioa ikasiko du esate baterako.

Garai honetan haurrak inguruko pertsonekiko menpekotasun handia du. Eguneroko ekintzak burutzeko beharrezkoa du helduaren presentzia. Janzteko,lotarako,oheratzeko...helduaren laguntza beharrezkoa du. Adin honetako haurra ez da hitzen bidez komunikatuko; keinuak,soinuak edota jarrerak erabiliko ditu bere nahiak edota beharrak adierazteko.

Bigarren urtean haurrak oreka eta koordinazioan aurrera pausu handiak emango ditu. Beste haurrekin jarriko da harremanetan eta autonomia handiagoa eskuratuko du. Honetaz gain, esfinterraren kontrolerako urratsak ere ematen ditu.

No hay comentarios: